Leonardo Hilsdorf brasildarrak irabazi du Donostia Hiria XVIII. Nazioarteko Piano Lehiaketa
Donostia Hiria XVIII. Nazioarteko Piano Lehiaketa. Guztira, 134 pianistek parte hartu zuten hirian jokatutako lehian, joan den ostiraletik igandera. Hala, zazpi mailetan banatutako pianistek hiriko antzokiak bete zituzten, ikusleen gozamenerako. Viktoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean eskaini zituzten emanaldiak musikariek, eta Viktoria Eugeniako amaiera ekitaldiarekin bukatu zen lehiaketa, atzo gauean. Zazpi mailetako sariak banatu zituzten bertan, eta esan bezala, sari nagusia Leonardo Hilsdorfentzat izan zen. Ondoren, irabazle guztiek itxiera kontzertua eskaini zuten.
Leonardo Hilsdorf pianista brasildarrak irabazi du