Arraina erosterakoan ontziak erabiltzeko kanpaina abian jarri dute
webgunean jarriko dute.
Hilabetean 15.000 poltsa gutxiago
Ekoguneko zuzendari Mikel Insaustik azaldu duenez, hiru helburu ditu jada Gipuzkoako beste hainbat herrietan egin den egitasmo honek. Batetik, zabor gutxiago sortzea duela helburu azaldu du; bigarrenik, kontsumitzailearentzako erosoagoa dela esan du; “zuzenean dendan ontzian sartuta, etxera iritxi eta hozkailuan sartu besterik ez du egin behar”, azaldu du; eta azkenik, arrandegiek ere aurreztu egiten dutela esan du. Hain zuzen ere, Gipuzkoan hilabetean 25.000 erosketa egiten direla sistema honekin azaldu du eta honek hilean 140 kilo paper eta 15.000 plastikozko poltsen aurrezpena supostzen duela esan du.
Azkenik, Ekoguneko Kontsumo Jasangarria saileko arduradun Amaia Otazok, hainbat arraindegi kanpainak zuzenean parte hartzera animatu ez badira ere, denek erakutsi dutela jarrera ona ontzien inguruan, eta beraz herritarrak animatu ditu, haien erosketak, banatutako zein etxean dituzten eta erosoen egiten zaien ontziekin arraina, zein haragia erosteko ohitura aldaketara bat egitea.
30.000 ontzi berrerabilgarri banatuko ditu Ekoguneak, eta 27 arrandegik hartuko dute parte kanpainan.
Abian jarri dute hondakinak murriztean helburu duen Ontziratu zaitez! kanpaina. Honekin, hiritarrek arrandegira ontziekin joan eta arraina bertan etxeratzea lortu nahi dute; horrela, arraina biltzeko hondakinak murriztuko dituzte. Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotzi Nora Galparsorok azaldu du, Joko Garbia kanpainaren barruan dagoen ekimena dela ontzien kanpaina.
Ingurumen zinegotzi Axier Jakak gaineratu duenez, hondakinen arazoaren zati garrantzitsu bat prebentzioa da, eta honek hori bera sahiestea du helburu. Horretarako, Ekogunearen eskutik herritarren artean ohitura berriak hartzeko laguntzeko 30.000 ontzi banatuko dituzte. Gainera, 27 arrandegik, bat egin dute kanpainarekin, eta saltokitara ontziekin inguratzen direnei hilabetero 30 euroko balioa duen arrain sorta batean parte hartzeko txartela emango diete. Sei hilabetez egingo dituzte zozketak.
Ontzia lortzeko, hiriko gune bakoitzean egokitutako banaketa lekuetara inguratu beharko dute herritarrek. Banaketa gehienak kultur etxeetan egingo dituzte. Familia edo etxe bakoitzerako bat egokitu dute, beraz, inguratu eta izena eta helbidea ematearekin nahikoa izango da. Azpimarratu dute, ondoren etxe bakoitzak ohituren arabera nahi duen ontzia erabili dezakeela. Informazio gehiago Ekoguneko