Bigarren eskuko merkatua, Le Bukowskin
Igandean, Le Bukowskin bigarren eskuko merkatu bat egingo dute. Arropa, liburuak, diskoak eta beste hainbat objektu prezio merkean eskuratzeko aukera izango da. Bigarren eskuko merkatua eguerdian hasiko da, 12:00etan, eta 20:00ak arte izango da zabalik.

