Dora Salazarren eskultura bat jarriko dute Parte Zaharrean, hiria berreraiki zuten herritarren omenez
Hiriaren erreketaren bigarren mendeurrenaren hirugarren mugarria izango da.
Gaur aurkeztu dute hiriaren erreketaren bigarren mendeurrena gogoratzeko egingo duten hirugarren mugarria. Aurreratu zuten bezala, mugarri honek poblazio zibila gogoratzea du helburu. Horretarako, Dora Salazar artistak egin duen eskultura bat jarriko dute Parte Zaharrean, Valle Lersundi plazan, larunbatean 11:30ean. Eskulturak, garai hartan hiria berreraiki zuen gizarte zibila omentzea du helburu.
Eskultura emakumezko bat izango da; gutxitan egin izan den modura, gizarte zibila ordezkatuko duena. Salazarrek esan du emakume langile, indartsu eta aktiboa irudikatu nahi izan duela, eta ez era dramatikoan gainera; “emakumeok gero eta leku gehiagotan gaude, egia da, baina hirian oraindik ez dugu kaleen izenik, ezta lekurik ere”, esan du.
Eskultura Maialen Lujanbioren hitz batzuk lagunduko dute.