Jai Alaieko pilotariak (Argazkia: Jai Alai)
Mikel Egiguren aietearra jaun eta jabe izaten ari da Jai Alairen Fort Pierceko 39. zesta punta denboraldian. Denboraldia otsailean abiatu zen, hiru asteburu geratzen dira bukatzeko, eta Most Wins delakoaren gailurrean dago Egiguren, 49 garaipenekin. Bigarren postuan Jean Olharan dago, 35 garaipenekin, eta hirugarrena, berriz, Iker Foronda da, 29 garaipenekin. Gainera, buruz-buruko txapelketan ere sailkapeneko lehena da Aietekoa, 7 garaipenekin.