Euskal Haka sortu dute Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolan
http://youtu.be/a1ZStBARRNY
Martuteneko Arantzazuko Ama ikastola publikoan sortu da ideia. Hernaniko taldeak errugbian jokatzen erakutsi die ikasleei gorputz heziketako ikasgaian, eta ikasleek ezusteko txiki batez erantzun diete: Euskal Haka dantzatuz!
Haka, dantza maoria da. Garai batean, guda aurretik erabiltzen zuten aurkaria kikiltzeko, baina gaur egun, Zeelanda Berriko errugbi taldeko mutilek beraien partidak hasi baino lehen erabiltzen dute. Hakaren bertsio euskalduna sortzeko Jon Martin bertsolariaren laguntza izan dute Arantzazuko Ama ikastolan. Martinek bertsolaritza irakasten du bertan, eta Hakaren letra euskaratu du. Lehen hezkuntzako ikasle guztiek hartu dute parte ekimenean, eta bideo hauetan ikus daiteke emaitza.


