"Gure ikasleentzat tresna ezinhobea da berrien jarraipena egiteko"
http://youtu.be/h0NxatnPAlY
Zurriola ikastolak ere bat egin du Irutxuloko Hitzaren harpidetza kanpainarekin. Donostiako albisteak aztertzeko, eta hirian gertatzen den guztiaren berri izateko irakurtzen dute hitza. Bide honetan Zurriolako ikasleek eta Patxi Sarriegi irakasleak parte hartu dute.
Donostiarra Arraun Elkartea, Euskal Herrian Euskaraz, Urrats euskaltegia, Irrintzi AEK euskaltegia, Fortuna igeriketa taldea, Donostiako LAB, Amara Berri Kantuz, Kontxita Beitia, Zigor Etxeburua, Donostia Kantuz, Groseko Indarra Surf Taldea, Porrontxo jaiak eta Ion Martinezek eta Sudur Krosak ere babesa eman diote jada harpidetza kanpainari.
Zu ere Irutxuloko Hitzaren harpidedun edo sustatzaile izan zaitezke. Urtean 77 euroren truke, Irutxuloko Hitza astekaria etxera bidaliko dizugu eta hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izango duzu. Irutxulo.hitza.eus webgunearen bidez jarraitzen bagaituzu, izan zaitez sustatzaile. Urtean 30 euroren truke gure proiektua sustatuko duzu, eta hainbat opari eta sarrera eskuratzeko aukera izango duzu.