Ibon Muñoz, txapelketako zuzendari teknikoa: Mikel Odriozola, Gipuzkoako Atletismo Federazioko presidentea; eta Maria Prat, txapelketako koordinatzaile nagusia (Argazkia: E. Zabala)
Datorren astelehenean abiatuko da Europako Beteranoen Atletismo Txapelketa, Donostian. Izan ere, irekiera ekitaldia egun horretan egingo dute, 18:00etan, Atano III.a frontoian. Anoeta, Anoetako estadio txikia eta Belodromoa artean jokatuko dituzte lehia gehienak, asteartea eta igandea bitarte, hau da, martxoaren 19tik 24ra. Hala ere, Errenteria-Oreretara ere jo beharko dute probaren batean. Guztira, 3.270 atleta inguruk parte hartuko dute txapelketan, eta horietatik 246 izango dira Euskal Herrikoak.
Europako 86 herrialde inguru eongo dira ordezkatuta, eta atleta gehienak 35 eta 55 urte artekoak izango diren arren, zaharragoak ere asko izango dira. Atletarik zaharrena, esaterako, Finlandiakoa izango da, eta 95 urterekin bost probetan parte hartzeko asmoa du.
Partaide gehien bilduko dituen proba, aldiz, krosa izango da, ia 700 korrikalarirekin. Antolatzaileek deia egin diete herritar guztiei txapelketaz gozatzera hurbil daitezen.