Negu giroa nagusi
http://youtu.be/wJKTD1IYqco
Europa iparraldetik etorritako fronte hotza Euskal Herrira iritsi da, eta tenperaturek behera egitea eragin du. Euskalmetek iragarri duenez, nekez gaindituko dira gaur bost graduak, eta elur maila 200-400 metroan izango da. Donostian ez du zuritu, baina elur bustia egin du. Hiriko gune garaienetan bota du gehien, Igeldon esaterako.