Yugoslaviari buruzko afari-solasaldia, Grosen
Groseko Tedone jatetxean afari-solasaldi berriak antolatu dituzte datozen asteetarako. Gai bat aukeratu eta mahaiaren bueltan jan eta edanez, gaia lantzen dute, iritzi eta ideia ezberdinak landuz.
Gaur, asteazkena, Yugoslavia aukeratu dute. Aitor Saiz Lasherasek OTANek Yugoslaviari egindako erasoa (1999) aztertuko du. Yugoslaviako herritarren eta armadaren duintasuna, eta egin zuten defentsa, eta gertaera haiek gaur egungo egoeran izan duten eragina ere eztabaidatuko dute.
Afaria-solasaldia 20:00etan izango da, esan bezala, Tedone jatetxean (Korta, 10. Gros)

