
Euripean hasi da Korrika, Martin Ugalde Kultur Parkean. Euskaltzalez bete da Andoain, Korrikaren lehen egunean. Andoainen hasi, eta Ormaiztegira arteko ibilbidea beteko du gaur. Baionara arte 2.587 kilometro izango dira. Gipuzkoan lehen kilometroak egin ondoren, bihar Nafarroan sartuko da Korrika eta arratsaldean Iruñera iritsiko da; asteburuan Maulera eta Donibane Garazira.
Donostiak azken aurreko egunean jasoko du Korrika, martxoaren 23an, arratsaldez, 19:40ean. Astigarragatik iritsiko da Korrika, eta Donostiatik Pasai Antxora abiatuko da.