Iazko txapelketako irudia (Argazkia: Gipuzkoako Surf Federazioa)
Donostia Surf City txapelketa antolatu du Gipuzkoako Surf Federazioak. Kontxa eta Ondarreta hondartzetan izango da lehia, datozen hiru asteetan, martxoak 16-17, 23-24 eta 28-29. Junior Winter Series delakoa jokatuko dutenez, 20 urtetik beherako surflariak arituko dira lehian. Donostiarrei surfa hurbiltzea, neguko surfa bultzatzea, eta Gipuzkoa eta Lapurdiko surflarien arteko harremana estutzea daude helburuen artean. IRUTXULOKO HITZAk babesten du txapelketa.
Datorren larunbatean, martxoak 16, Ondarretan izango da lehia, 17:00etan. Gizonezkoetan, Gipuzkoako zortzi surflari eta Lapurdiko beste zortzi lehiatuko dira. Emakumezkoetan, berriz, Gipuzkoako bi eta Lapurdiko beste bi. Sari banaketa 19:30ean egitea aurreikusi dute.