Naiara Casi, Leosiñetako krosean. Lehen emakume larratxotarra izan zen (Argazkia: E. Zabala)
Errenteriako VI. Txakurkroseko irabazlea izan zen Larratxoko Naiara Casi, joan den igandean. Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko kidea da Casi. Gizonezkoetan, Pedro Etxeberria zumaiarrak jantzi zuen txapela. Guztira, 93 korrikalarik parte hartu zuten lasterketa nagusian, eta 41 haurrek Txakurkros Txikian. Gipuzkoako Ligako bosgarren jardunaldiari zegokion lehia izan zen. Azken jardunaldia apirilaren 14ean jokatuko dute, Oiartzunen.