Gipuzkoako Batel Ligako IX. jardunaldia jokatuko dute Loiolan
Gipuzkoako Batel Ligako IX. jardunaldiaren lekuko izango da Loiola, larunbatean, 16:30ean. Hernaniko Arraun Elkarteak du jardunaldia antolatzearen ardura, eta azken urteetan egin duen moduan, Loiolara joko du, arraunerako leku zabalagoa baitago. Haur, kadete, gazte eta senior mailako batelak lehiatuko dira Urumean, bai gizonezkoak bai emakumezkoak. Hala, honako klubetako partaideak arituko dira aurrez aurre: Ur joko, Tolosaldea, Illunbe, Hernani, San Pedro, San Juan, Hibaika, Getaria, Zumaia, Orio, Zarautz, Mutriku, Kiriko eta Zumaia.