Izagirrek ez duela Donostiaren alde "borrokatu" esan du PPk
izandako bileraren ostean, PPren lehen erreakzioa iritsi da. Ramon Gomez zinegotziaren esanetan, alkatea ez da Donostiaren alde “borrokatzeko” gai izan. Susmoa zuten bezala, Donostia 2016rako %77ko murrizketa mantenduko duela Eusko Jaurlaritzak salatu du.
Izagirreren erreakzioa nahikoa ez dela ere esan du PPk; “ez da nahikoa akats historikoa dela esatea eta pena aurpegia jartzea”, esan du Gomezek. Gogor egin du alkateak jokatutako paperaren kontra, esanez, “bere interesak bakarrik” axola zaizkiola eta ez donostiar guztienak.
Donostia bigarren mailan uztea ere egotzi dio Eusko Jaurlaritzari, esaterako, Metro Donostialdeari 2 milioi euroko aurrekontua ezarri diolako.
Hala, martxoko udal batzarrean alkatearen agertzea eskatu dute, bileran hitz egindako guztia azaldu dezan.
Eusko Jaurlaritzak hirian egin dituen murrizketak salatu ditu Gomezek; batez ere, kulturan egindako %77ko murrizketa.
Donostiako Alkate Juan Karlos Izagirrek Urkullu lehendakariarekin