Eusko Jaurlaritzaren Ogasun bulegoan egindako ekintza. (Argazkia: Mugitu!)
Eusko Jaurlaritzak dirua AHTan xahutzeari utz diezaiola eskatu dute.
AHTaren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak protesta ekintza bat egin du gaur arratsaldean Ondarreta auzoko Gasteiz kalean Eusko Jaurlaritzak duen Ogasun bulegoan.
Ekintzaileek, bulegoa prezintatu dute eta Urkullu lehendakaria AHTaren moduko sudur luze batekin “Ez da azpiegitura handietan dirua gastatzeko garaia” esaten duen irudi handi bat itsasi dute bertan. AHTaren eraikuntzan egiten ari diren “baliabideen xahuketa salatzeko” beste zenbait kartel handi ere jarri dituzte. Bulegoan zeuden langileei protestaren arrazoiak azaldu eta komunikatu bat eman diete.
Ondoren, Arkitektura Fakultatearen aurrean
Txikiziorako Diru gehiago ez! AHTrik EZ! lelopean, zioen pankarta bat zabaldu eta protestan jarraitu dute, ikasleei eskuorri informatiboak zabalduz. Salaketa ekintza honen bidez, Urkullu lehendakariak 2013 urterako aurkeztu dituen aurrekontuetan AHTaren Gipuzkoako eraikuntza lanetarako 350 milioi euro gehiago xahutu asmo dituela salatu duten. Osasuna, etxebizitza, hezkuntza eta gainerako gastu sozialetan murrizketa handiak agintzen dituela ere esan dute.
Hori dela eta, Urkulluren gezurrak salatu eta lurraldea suntsitzen duten azpiegituralan handiak gelditzeko eta AHTaren zulora baliabide publiko gehiago ez botatzeko eskatu diote, Eusko Jaurlaritzari.