Onkologikoa Osakidetzan sartzeko eskatuko du udal gobernuak udalbatzarran
Kutxak Gizarte Ekintzan egingo dituen murrizketak aurreikusita, “zerbitzua bermatzeko modurik onena” dela uste du udal gobernuak.
Martxoaren 26an egingo duten udalbatzarrean udal gobernuak Onkologikoa Osakidetzan sartzeko adierazpen instituzional bat aurkeztuko du. Adierazpenean, Onkologikoak egindako lana azpimarratu eta herritarrei emandako “zerbitzu bikaina” nabarmenduko dute. Udal gobernuaren ustetan, Onkologikoaren etorkizuna bermatzeko modurik onena litzateke Osakidetzan sartzea.
Izan ere, Kutxak bere Gizarte Ekintzan murrizketak iragarri dituela kontuan hartuta, Onkologikoak herritarrei zerbitzu egokia ematen jarraitzeko modu onena dela uste du; hau da, zerbitzu publikoan sartzea.
Hala, udalbatzarri proposatuko dio, eska diezaiola Eusko Jaurlaritzari, Kutxako zuzendaritzarekin eta bere Gizarte Ekintzarekin ekordio batera iritsi dadin OSakidetzan sartzeko eman beharreko pausoak emateko.