San Telmo Museoan egindakoarekin, aurrekontua aurkezteko bilerak amaitutzat eman ditu udal gobernuak
Aurrekontu proiektua aurkezteko herritarrekin egindako bileren errondari amaiera ipini dio udal gobernuak. Hain zuzen ere, azken bilera San Telmo Museoan izan da, jende andanaren aurrean. Altzan, Antiguan eta Martutenen izan ziren aurreko bilerak; gaurkora, berriz, Parte Zaharrean izanik, hiriko auzo desberdinetako herritarrak hurbildu dira.
Hiriak datorren asteartetik aurrera aurrekontua izango duela jakinarazi dute udal gobernuko ordezkariek, Juan Karlos Izagirre alkateak buru. Hain justu, asteartean aurrekontuari argi berdea emateko ez ohiko udalbatzarra egingo du Udalbatzak, eta oposizioaren zenbait emendakin onartu eta gero, 2013ko aurrekontuak udal gobernuak aurkeztutakoa izango du oinarri.