Zurriolan aurkitutako gorpua identifikatu dute
Zurriola hondartzako uretan gorpu bat aurkitu zuten astearte goizean. Ertzaintzak hilotza identifikatu du dagoeneko, eta otsailaren 15etik desagertuta zegoen 83 urteko M. O. M donostiarra dela jakinarazi dute. Egun horretan autobusa hartu zuen Egian, bere auzoan, eta Groseko osasun etxean jaitsi zen. Orduz geroztik, ez zuten gehiago ikusi.


