'Ciudades imposibles' lana nola egin duen azaldu du Roskow artistak
http://youtu.be/F1328AyDgvQ
Donostiako eraikuntzaz baliatuta, fantasiazko hiriak eraiki ditu; erakusketa ikusgai dago Lugaritzen martxoaren 30a bitartean.
Fernando Huarte Roskow artista donostiarrak, bere azken lana nola egin duen azaldu du gaur jendaurrean. Hain zuzen ere, Ciudades Imposibles izena du bere azken sorkuntzak, eta digitalki garatu du erakusketa.
Hain zuzen ere, azaldu du, nola, Donostiako eraikuntzaz egindako lanetatik zatiak hautatu dituen, eta zati horiek konbinatu, ezinezkoak diren hiri horiek sortu dituen digitalki.
Erakusketa Barbarin jatetxean egin du (Portu kalea, 21), eta 20 bat lagun inguratu dira azalpenak entzutera. Bertan egongo da erakusketaren zati bat hilabetean zehar, erakusketa bestalde, Lugaritz kultur etxean dago martxoaren 30a bitartean.


