Donostia Surf City txapelketa egin dute Ondarretan
Hogei urtetik beherakoentzako lehiaketa da; hurrengo bi asteburuetan jarraituko dute.
Ondarretan jokatu dute Donostia Surf City txapelketa. Norgehiagoka Gipuzkoako Surf Federazioak antolatu du. Txapelketa 20 urte beherako surflariek jokatu dute, eta hurrengo bi asteburuetan jarraituko dute.
Donostiarrei surfa hurbiltzea, neguko surfa bultzatzea, eta Gipuzkoa eta Lapurdiko surflarien arteko harremana estutzea daude helburuen artean. IRUTXULOKO HITZAk babesten du txapelketa.
Gizonezkoetan, guztira Gipuzkoako zortzi surflari eta Lapurdiko beste zortzi lehiatu dira. Emakumezkoetan, berriz, Gipuzkoako bi eta Lapurdiko beste bi. Sari banaketa 19:30ean egitea aurreikusi dute.
Irudi ederrak utzi ditu jardunaldiak.