Festa eskaini du Realak Anoetan, Valladolid erraz garaituta (4-1)
Txuri-urdinak nabarmen nagusitu dira zelaian, Valladolid aukerarik gabe utziz; Griezmannek bi gol egin ditu eta Agirretxek eta Xabi Prietok bana.
Realak garaipena lortu du etxean (4-1) Valladoliden aurka. Honela, Europako postuetan mantenduko da taldea. Griezmannek ireki du markagailua 32. minutuan. Hortik aurrera, festa hasi da Anoetan. Sei minutu geroago Agirretxek egin du gola eta lehen zatiaren amaieran, Griezmann bakarrik aurreratu da zelaian, bere bigarrena sartuz.
Partida erabakita zegoen arren, bigarren zatia hasi bezain laster Xabi Prietok laugarrena egin du, Carlos Velaren paseari esker.
Bigarren zatia amaitzear zela, Valladolidek lortutako gol bakarra sartu du; Javi Guerrak hain zuzen ere.
Argi nagusitu da taldea zelaian, eta garaipen honekin, 10 jardunaldi daramatza Realak galdu gabe. Hala, laugarren postuari eutsiko dio beste aste batez.