Izagirre: "Herritarrak dira gure hiria hautsetatik atera eta berreraiki zutenak"
http://youtu.be/FGuYFHgFEBo
Hiriaren erreketaren bigarren mendeurrena dela eta, poblazio zibilari omenaldia egin diote; Dora Salazarren eskultura bat jarri dute oroigarri gisa.
Hiriaren erreketa eta suntsitzearen bigarren mendeurrena gogoratzeko, hirugarren mugarria egin dute gaur. Hain zuzen ere, poblazio zibila gogoratu eta omendu dute gaur. Juan Karlos Izagirre alkateak hiritarren lana azpimarratu du; “herritarrak dira gure hiria hautsetatik atera eta berreraiki zutenak”, esan du.
Gaurko omenaldiak ordea, berezitasun nabarmen bat zaukan, izan ere, duela berrehun urte, emakumeek izandako papera ere gogoratu baitute; “emakumeak izan ziren sitio hartan eta erasoetan indarkeria handiena pairatu zutenak, baina baita ere, hiria berreraikitzen aritu zirenak, familiak aurrera ateratzen, kalean aktibo”, esan du alkateak.
Hala, hiria berreraiki zuten guzti haiek gogoratzeko, eskultura bat jarri dute Valle Lersundi eta Abuztuak 31 kaleen artean. Obra, Dora Salazar eskultorearena da, eta bertan izan da. Eskulturan emakume bat ageri da, adreiluak buru gainean eramanez. Emakume bat izango da beraz poblazio zibilaren ordezkaria.
Eskulturaren alboan Maialen Lujanbioren hitzak daramatzan plaka bat ere jarri dute.
Udaleko txistulari banda aritu da giroa berotzen. Dantzariak ere izan dira eta bukatzeko antzerki bat egin dute.