Alemanian galduta, agur esan dio Bera Berak Europari (38-26)
Nordhousen hirian galdu du Thüringerren aurka; nahiz Donostian galdutako partidan Bera Berak galdua zuen txapelketan jarraitzeko aukera.
Bera Berak Alemanian galdu du Cup Winners’ Cup txapelketa europearrean jarraitzeko aukera, 38-26 galduta. Finalaurrekoa irabazia zuen aurreko partidan Thüringerrek; Gascan Bera Bera garaitu zuen.
Hala ere, alemaniarrek gaur ez dute barkatu. Bera Berak aurreko partidaren gazi-gozoa kendu nahi izan du, eta jokoa hobetu du, erasoan batik bat, baina ez da nahikoa izan.
Astelehenean itzuliko da taldea Donostiara.