Hirugarren garaipena izan du Lagun Arok Murtziaren aurka (86-78)
Garaipen honek azken postuetatik ateratzeko itxaropena eusten du; hain zuzen, gaur Fuenlabradak galdu ezkero, zulotik aterako lirateke.
Lagun Aro GBCk, UCAM Murtziaren aurka garaipena lortu du Illunben. Partida ez da erraza izan, baina azken bi zatietan buelta ematea lortu du etxeko taldeak. Hain zuzen ere, badu protagonista bat partidak, Xabier Salgado izan baita neurri handi batean partidari buelta eman diona. Murtziak eutsi badio ere, azken orduan taldearen etsipena nabari zen eta horrek mesede egin dio Lagun Arori.
Hirugarren garaipena lortu du segidan taldeak, eta azken bost partiduetatik lau irabazi ditu.
Honekin beraz, garaipen garrantzitsua lortu du Lagun Arok, izan ere, 20:00ak arte behintzat, jaitsiera postuetatik at dagoelako. Ordu horretan Fuenlabradak egiten duenaren arabera mantenduko da edo ez, salbu.