Inoiz baino jende gehiagok hartu du parte Udaberriko lasterketan
Gizonezkoetan Eneko Agirrezabal segurarra izan da azkarrena, emakumezkoetan Inma Pereiro.
Udaberriko XI. Lasterketa egin dute gaur, 10:00etan hasita. Irabazleak Inma Pereiro (36:23) eta Eneko Agirrezabal (30:46) izan dira. Lehenengo donostiarra gizonezkoetan, Ander Sagarzazu (32:39) izan da, bostgarren lekua iritsi dena. Emakumezkoetan, Amaia Ostolaza (36:58) izan da donostiar bizkorrena, bigarren lekuan iritsita.
Bestalde, EHUko azkarrenak Oihane Vazquez (43:20) eta Eneko Garin (32:33).
1.700 korrikalari
Lasterketa, Donostiarrak Atletismo Taldeak antolatu du urtero, Euskal Herriko Unibertsitateko Ibaetako campusaren laguntzarekin.
Aurte lasterketa jendetsuena izan dela jakinarazi dute, guztira 1.700 lagunek hartu dute parte. Gainera horietatik, 400 izan dira emakumeak, kopuru hau ere, inoiz baino altuagoa.
Ibilbideak 10 kilometro ditu; Ibaetatik irten dira, eta hiriko hiru hondartzen paretik igaro ostean, hasitako leku berean bukatu dute.