Realak Levante Planas garaitu du Zubietan (2-0)
Bi golak bigarren zatian heldu dira; lehena, Naiara Beristainek sartu du eta bigarrena, Itxaso Uriartek egin du, penaltiz.
Zubietan jokatu dute Levante Planasen aurkako partida Realako emakumeek. Ondo jokatu dute eta hala, garaipena lortu (2-0). Golak, Naiara Beristainek eta Itxaso Uriarten sartu dituzte; biak bigarren zatian. Uriartek hain zuzen ere, Ane Bergarari egin dioten penaltiaren ostean ez du barkatu.
Garrantzia handiko neurketa izan da hau, izan ere, aurkari zuzen baten kontra aritu dira. Talde kataluinarra sailkapeneko hamaikagarren postuan kokatzen zen 26 punturekin, txuri urdinak baina posizio bat beherago eta puntu berekin. Orain Realak aurrea hartu dio.