Aste Santua GBCrekin igarotzeko aukera dute haurrek
Lagun Aro Gipuzkoa Basketek haurrentzako Aste Santurako ekimena antolatu du aurten ere, eta izen ematea zabalik dago. Astigarragako kiroldegian izango dute haurrek saskibaloi eskolak jasotzeko aukera, apirilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean. Benjamin, alebin eta haur mailetako haurrei zuzendua dago, eta entrenamenduak goizez eta arratsaldez izango dira. Klubeko teknikari taldeak zuzenduko du kanpusa, eta Lagun Aro GBCko jokalariek hartuko dute parte.
Izen ematea 50 eurokoa izango da, eta martxoaren 25ean izango da izen emateko azken eguna. Partaide guztiek Lagun Aro GBC eta Cajasolen arteko partidarako sarrerak jasoko dituzte, beste hainbat opariz gain.