Cho Oyu eta Everest mendien gailurretara iritsi nahi dute Vasco de Campingeko hiru kidek
Vasco de Camping mendi elkarteko hiru kide zortzimilakoak egiteko asmoarekin abiatu dira laster. Batetik, Cho Oyu mendia igotzeko asmoa dute Arsen Itxaso eta Txema Castero mendizaleek. Apirilaren 6an joango dira, eta maiatzaren 20an gailurra zapaltzea espero dute. Bestetik, Iñigo Castiñeirak Everestera igotzeko asmoa du. Martxoaren 31n irtengo da, eta maiatzaren 20an gailurrean egotea espero du. Ohiturari jarraituz, Vasco de Camping elkarteak klubeko banderatxoak eman dizkie euren bazkideei, mendien gailurretan ipini ditzaten.



