Ertza konpainiak 'N.A.N.' obra estreinatuko du bihar Gazteszenan
http://youtu.be/-PGfXpS9_bI
Asier Zabaleta dantzari eta koreografoa bere herriarekin aurrez aurre jarri, eta hainbat aitorpen egiteko beharretik sortu du N.A.N. obra berria. Ertza konpainiako zuzendariak nortasuna eta nazionalitatearen gaiari helduko dio dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika uztartuz. Iñar Sastre piano-jotzailearen laguntzarekin, herria, nazioa edo aberria bezalako kontzeptuen inguruan hausnartzeko gonbidapena plazaratuko du. Estreinaldia bihar, asteartea, izango da Gazteszenan, 13:30ean.
dFeria: 31 ikuskizun
Guztira 27 konpainiaren 31 ikuskizun eskainiko ditu dFeria azokak gaur hasi eta martxoaren 21ean amaitu arte. Horien erdiak baino gehiago estreinaldiak izango dira. Programatzaileei konpainien obra berriak ezagutaraztea du xede nagusi, baina antzerkizale ororentzako zabaltzen du aukera hori. Iazko ekitaldia amaitu eta sei hilabetera, parte hartu zuten taldeek 190 emanaldi hitzartu zituzten eta beste 63 hitzartzeko bidean ziren.