Iulene Olaberria omendu zuten larunbatean (Argazkia: EHU Ibaeta)
EHU Ibaeta saskibaloia talde donostiarrak bertako jokalari bat omendu zuen larunbatean. Iulene Olabarria (Milwaukee, AEB, 1985) izan zen omendua, izan ere, Olabarriak 10 urte daramatza taldean jokatzen. Oroigarri gisa koadro bat oparitu zioten jokalariari, eta bertan izan ziren Juan Karlos Izagirre alkatea, Josu Ruiz Kirol zinegotzia, Ana Arrieta Gipuzkoako campuseko errektore ordea, Leire Landa Kirol Patronatuaren kudeatzailea, eta Maite Fuentes Hezkuntza Fisikoko Fakultateko dekanoa. Hamar urte horietan eskainitako “esfortzua, inplikatzea eta konpromisoa” saritu nahi izan zituzten. Hala, “proiektuaren hazkundean, poza eta hobetzeko gogoa”, jarri dituela nabarmendu dute arduradunek. Omenaldiarekin bat egin zuten Bera Bera, Donostiako Atletiko, Intxaurrondoko Internacional, eta Axular, Amara Berri eta Ekintza ikastolek.
Emakumezkoen Espainiako Bigarren Mailan jokatzen du EHU Ibaetak, eta Gaskan, Ligako partidetako bat jokatu aurretik egin zuten omenaldia. Opari polita egin zion bere buruari Olaberriak, EHU Ibaetak 70-50 irabazi baitzion Leganesi.