Abian da Europako Beteranoen Atletismo Txapelketa
Europako Beteranoen Atletismo Txapelketa jokatzen hasi dira gaur goizean, hirian. Igandea bitarte 86 herrialde baino gehiagotako ia 3.500 atleta lehiatuko dira, eta dagoeneko mugimendua ikus daiteke Anoeta inguruan. Atleta gehienak 35 eta 55 urte artekoak diren arren, zaharragoak ere badabiltza. Belodromoan, altuera jauzia, lasterketak, luzera jauzia eta pisu jaurtiketa moduko probak etengabe ari dira jokatzen. Gainera, aldi berean, sari banaketak egiten dituzte albo batean.
Zaleak ere ez dira falta, eta hizkuntza askotako oihuak entzuten dira harmailetatik.
- (Argazkiak: E. Zabala)







