(Argazkia: Mikel Gonñi)
‘Haziera’ egitasmoaren barruan dago tailerra; Cristina Enea fundazioak antolatu du, 18:00etan.
Hazi ekologikoen hazkuntzaz eta erreprodukzioaz arituko dira gaur, Cristina Enea fundazioak antolatutako tailerrean. saioa, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean egingo dute 18:00etan, Marc Badalen eskutik.
Gaurko tailerra
Haziera egitasmoaren barruan dago. Proiektu honek, eskala txikiko nekazarien artean, hazien elkartrukaketa ahalbidetzea du helburu, besteak beste. Izan ere, honen baitan, hitzaldiak, solasaldiak eta tailerrak ere egingo baitira. Hain zuzen ere, Gaur, apirilaren 18an eta maiatzaren 16an egingo dituzte hurrengo ekimenak.
Haziak trukatzeko asmoa dutenek, egun horietan azaldu beharko dute. Hala ere, hazien elkartrukerako gune bat osatzeaz gain, helburuen artean dago, hazien artxiboa egitea, edota nekazari txikien arteko harremanak sustatzea. Gainera, zaintzaile figura ere sortu dute, zeinaren ardura izango den, besteak beste, hartutako haziekin, hazi gehiago sortzea.