Iazko turista kopuru antzekoa espero dute Aste Santuan
Donostia Turismok zerbitzuak handituko ditu turistei harrera hobea egiteko; bulegoaren ordutegia zabaldu dute, eta gidatutako bisita kopuru eta eskaintza igo dute.
Aurtengo Aste Santurako bederatzi egun falta direla, aurreikuspenak iazkoaren antzekoak izatea espero dute. Hala ere, aurten, kanpotik datozen turista horiek hobeto hartzea izango da helburuetako bat. Horretarako, zerbitzuak handitu eta zabalduko ditu Donostia Turismok.
Manu Narvaez, Donostia Turismoko zuzendariak azaldu duenez, lehenengo neurria Turismo bulegoaren ordutegia zabaltzea izango da, hain zuzen ere, martxoaren 28 eta 31 bitartean, bulegoak etenik gabe irekiko du 10:00etatik 19:00etara.
Gainera, bulegoan bertan eskainiko diren zerbitzuak ere zabalagoak izango dira. Gidatutako bisitak esateko, egunero bi edo hiru egingo dituzte, goizez eta arratsaldez hain zuzen. Horien artean Funtsezko Donostia eta Donostia Zaporeak izango dira, eta berrikuntza gisa, Donostia Erromantikoa jarri dute. Azken honek, XIX. mende amaierako Belle Epoque garaiko kutsuko eraikin eta parkeak ikustea du helburu.
Azkenik, komertzioekin ere elkarlanean aritu direla azaldu du Narbaezek, eta askok irekitzeko asmoa dutela jakinarazi du.
Oraingoz, %65a hartuta
Garapen Ekonomikoko zinegotzi Josu Ruizek azaldu duenez, Aste Santurako aste eta gutxi gelditzen dela, ostatuen %65a beteta dago. Datu ona dela uste du, izan ere, iaz, %80a betetzea lortu baitzen. Azaldu du, garain hauetan, eguraldia izan ohi dela eragile garrantzitsu bat, jendeak azken orduko ihesaldiak egiteko aprobetxatzen baitu.
Hala ere, itxaropena “txukuna” dela esan du zinegotziak.


