Manifestazioa egingo dute bihar Parot doktrina bertan behera gera dadila eskatzeko
Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiak Ines del Rio preso nafarraren auzia berriro aztertuko du martxoaren 20an. Hori dela eta, Parot doktrina bertan behera gera dadila eskatzeko, ehunka mobilizazio antolatu dituzte Euskal Herriko herrietan eta hirietan, Donostian ere. Honela gauzak, manifestazioa egingo dute bihar, 19:00etan, Bulebarretik abiatuta.

