Merienda osasungarri baten aldeko flashmob bat egin dute Summa Aldapetako ikasleek
http://youtu.be/0qPwxaqrP_k
Zure motxilan egunero… Bokata berria kanpainaren harira flashmob bat egin dute Summa Aldapeta ikastetxeko ikasleek. Guztira 700 ikaslek parte hartu dute dantza honetan. Grease filmeko musikaren erritmoan dantzatu dira, kanpainaren leloa daraman motxila jantzita. Dantza egin ondoren ogitartekoak banatu dituzte ikasleen artean, merienda osasungarri bateen aldeko kanpainan egin duten bezala.