Aromaterapiaren inguruko afari-solasaldia, Grosen
Gaur, asteazkena, Groseko Tedone jatetxean egin ohi dituzten afari-solasaldietako beste saio bat egingo dute. Oraingoan Aromaterapia eta kosmetika naturalaren inguruan arituko dira. Ivan Ramirez izango da solasaldiaren gidaria, landareetatik eratorritako produktu naturalak eta ekologikoak gorputzean nola erabili argitzen saiatuko da, osasuntsu eta sasoian egoteko.
Afari-solasaldietan parte hartu nahi duenak, Tedone jatetxera gerturatzea besterik ez du, 20:00etan.

