Def Con Dos taldearen kontzertua bertan behera geratu da
Larunbat honetan, martxoaren 23an, Def Con Dos talde ezagunak Doka Kafe Antzokian eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da. Taldeak ohar baten bidez jakinarazi du taldekide baten senide batek osasun arazo larriak dituela eta horregatik ezin izango dutela Donostiara etorri larunbatean.
Kontzerturako sarreren dirua, salmenta puntuetan bertan itzuliko da. Gainera, Def Con Dos taldearen agenda nahikoa betea omen dago, eta oraindik ezin dute kontzertuaren data berririk aurreratu, baina ziurrenik uda ostean izango da.