'Pottola' taularatuko dute asteburuan
Txalo Produkzioak euskarazko antzezlan bat ekarriko du Donostiara, Antzoki Zaharrera. Pottola lana taularatuko du larunbatean eta igandean, 20:00etan. Egungo gizarteak ezarritako edertasun kanonen inguruko kritika bat da. Ainhoa Garai, Lur Korta, Aitor Fernandino, eta Joseba Usabiaga izango dira taula gainean.
Tony izeneko gizon baten istorioa kontatzen du. Tony gizon arrakastatsua da. Helenarekin maitemindu da erabat, emakume adimentsu, atsegina eta sentsuala baita; gainera, emakume dibertigarria da eta behar baino 30 bat kilo gehiago ditu. Helenarekin harremanetan hasi dela jakitean, bere lagunak diren Charly eta Sara zirika hasi zaizkio Helenari buruzko iritzi krudelak tarteko, eta esandako horiek eragin itzela dute Tonyrengan, hark ematen duen arrakasta irudiaz duen obsesioagatik. Helenarekin duen harremanaren alde egitera behartuta, Tonyk itxurari buruz dituen kontzeptuei egin behar die aurre, ahal duen bezala, harik eta erabaki bat hartu arte.