Irutxuloko Hitzak San Martin eta Bergara kaleen artean hartuko du lekukoa
18. Korrikak azken txanpa hartuz, Donostian egingo du sarrera bihar. Euskal Herriko ia txoko guztietan ibili ostean, 2.507 kilometro egingo dituen lekukoak Euskararen Hiriburuan egingo du sarrera. IRUTXULOKO HITZAk ere lekukoa hartuko du 18. Korrikan. Hain zuzen ere, San Martin eta Bergara kaleen artean hartuko du Donostiako euskarazko komunikabideak.
Harpidedunei korrika egiteko deia luzatu die IRUTXULOKO HITZAK, egokitutako zatia batera egiteko asmoz. 2.417. kilometroa izango da Hitzarena. San Martin kaleak Bergara kalearekin bat egiten duen lekuan hartuko dugu lekukoa, 21:35ean, ordu ofizialaren arabera.


