18. Korrika Martutenera iritsi da
18. Korrika Donostiara iritsi da. Astigarragatik etorri da euskararen aldeko tropela, eta Martutenen egin du lehen geltokia. Lehen aldiz, auzoa zuzenean zeharkatu beharrean, Pilar auzunean sartu da, eta ondoren, Loiola aldera jo du. Ia lau orduz ibiliko da Korrika hirian, eta Bidebieta izango da bisitatuko duen azken auzoa. Beraz, korrika egin nahi duenak ez dauka aitzakiarik gaurkoan.