Aldarrikapenerako tartea ere badago larunbatean
Festa giroa nagusi da Donostian, Korrika iristeko ordu gutxi falta direnean. Jaiak jai, aldarrikapenerako tartea ere badago larunbatean. Euskal presoen aldeko pankartak zintzilikatu dituzte Parte Zaharrean, sakabanaketaren aurkako banderolak jarri dituzte hirian zehar eta Donostiako 15 gazte auzipetuei babesa emateko leloak ere irakur daitezke kalean.


