Herreran jendea Korrika iritsi zain. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Azken txanpan dabil 18. Korrika Donostian. Herrera zeharkatu ondoren, Altzarako bidea hartu du. Ia ordu erdiko atzerapenez iritsi da lasterketa, baina oraindik ume eta gaztetxo asko dabiltza kaleetan euskararen lasterketari babesa emateko. Donostia Erdialdeko kale lauetan baina nekezagoa da auzo hauetan barrena lasterka ibiltzea, eta asko dira bizikletaz dabiltzanak.
Altzatik bueltan, Donostiako mugetatik aterako da Korrika, baina Pasai Antxora joan ondoren berriro itzuliko da Bidebietara.