Ikusmina sortu du Korrikak Intxaurrondon
Egiako aldapetan izerdi ugari bota dute donostiarrek euskararen alde, eta asko nekatuta iritsi dira Intxaurrondora. Dena dela, jende ugari zegoen Txara inguruan 18. Korrika noiz ailegatu zain. Orduak aurrera doazen arren, familia ugari bildu da Intxaurrondoko kaleetan. Bizilagun asko Txara aurreko aldapan arnas estuka geratu bada ere, animo oihu eta txalo ugari jasota egin du Korrikak aurrera, Intxaurrondotik Herrera aldera.