Irutxuloko Hitzak Erdialdean hartu du lekukoa
Irutxuloko Hitzak Erdialdean hartu du euskararen aldeko lekukoa; San Martin eta Bergara kaleek bat egiten duten lekuan. PSE-EE alderdiko Denis Itxasok eman dio lekukoa Irutxuloko Hitzari. Astekariko zuzendari Aritz Sorzabalek eta Kontxita Beitia andereñoak eraman dute lekukoa. Ondoren, Ahaldun Nagusiari, Martin Garitanori eman diote lekukoa.
Tipi-tapa, tipa-tipa Parte Zaharreruntz abiatu da 18. Korrika.