Pertsona adinduentzako 55 etxebizitza eraikiko dituzte Intxaurrondon
Donostiako Etxegintzako Administrazio Kontseiluak Intxaurrondon adinduentzat 55 apartamentu eraikitzea ahalbidetuko duen proiektua idazteko kontratua esleitu dio Fiark Arquitectos S.L.P. enpresari.
Etxebizitzak egiteko lursaila Mons Pasealekuko 74. zenbakia eta Zarategiko 68.aren artean dago. Gainera, etxebizitza berri hauetako bost urritasunen bat duten pertsonentzako egokituak egongo dira. Guztiek 45 metro karratuko gutxieneko azalera izango dute.
Apartamendu hauen eraikuntza Donostiako Etxegintzaren aurrekontuetan aurreikusita eta onartuta dago, 3.700.000 euroko gastuarekin, eta oinarrizko proiektua egingo duen enpresak bi hilabeteko epea izango du lana burutzeko.
Hirigintza eta Etxebizitza zinegotzi Ricardo Burutaranek adierazi duenez, Donostiako populazioaren hainbateko handi bat pertsona adinduek osatzen dute. Behar zehatzak dituzte, eta “adinduentzako apartamenduek abantaila handiak eskaintzen dituzte atentzioa jaso nahi bai, baina beren independentzia ere mantendu nahi duten pertsonentzat”.
Gainera, Burutaranek azpimarratu du egungo egoeran Donostiako Udala dela babes publikoko etxebizitzak sustatzen jarraitzen duen erakunde bakarrenetako bat, gazte eta adinduentzako etxebizitzak eginez, horrela hiriak duen etxebizitza parkea handituz.