Begoña Urrozen familiari urrezko domina emango dio gaur Donostiako Udalak
Udaletxean egingo diote ‘indarkeriaren biktimari’ omenaldia; ekitaldia pribatua izango da.
Udal Gobernuak jakinarazi duenez, gaur emango diote Begoña Urrozen senideei Hiriko Urrezko Domina. Hain zuzen ere, Donostian “indarkeriaren biktima” izateagatik omenduko dute Urroz. 1960an hil zen, Donostiako Amarako geltokian eztanda egindako lehergailu baten ondorioz. Haren amak jasoko du domina gaur.
Jakinarazi dutenez, ekitaldia pribatua izango da, eta harrera udaletxean egingo dute. Bertara, senideak eta gertuko lagunak daude gonbidatuta. Izan ere, horrela egin baitzuten 2007ko irailean, Estatuko Segurtasun Indarretako 24 kiderekin eta 2011n Jesus Garcia Ripalda polizia biktimaren senideekin.
Halako laugarren domina
Donostiako Udalak Hiriko Urrezko Domina indarkeriaren biktima bati ematen dion laugarren aldia da. Aipatutako harrerez gain, 2003an Kursaalen horiek gogoan izateko ekitaldia egin zuten.