"Donostiako publikoa oso maitekorra da"
Sara Montiel aktore eta abeslaria hil da, 85 urterekin. Viktoria Eugenia Antzokian izandako esperientziaz hitz egin zuen eraikinaren 100. urtemugan.
Viktoria Eugenia Antzokiaren mendeurrenaren harira, bertan izandako artisten oroitzapenak bildu zituzten. Horien artean Sara Montiel abeslari eta aktore espainiarrarenak. Gaur hil da 85 urterekin. Antzokian izandako lehen aldia ekarri zuen grabaketa honetan. Bere lehen senarrarekin joan zen lehen aldiz: Anthony Mann zinemagilearekin. Donostiako publikoa “oso maitekorra” dela nabarmendu zuen, eta horregatik bertan film bat egiteko gogoa piztu zitzaiola. Hain zuzen ere, urte batzuk geroago, Donostian eta Oiartzunen filmatu zuen La Reina del Chantecler (Rafael Gil, 1962) filma. Donostiako udaletxea agertzen da filmean, besteak beste.