Donostiako zortzi gazte auzipeturen zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak
Segiko kide izatea egotzita, Donostiako hamabost gazte hauek sei urteko kartzela zigorra betetzeko agindua jaso zezaketen. Espainiako Auzitegi Gorenak eman beharreko azken epaiaren zain zeuden.
2007ko urriaren 30tik abenduaren 4ra bitarte, 26 gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak. 2008ko azaroan, hemezortzi auzipetu egin zituzten Segiko kide izatearen akusaziopean. 2009an, baldintzapeko askatasunean aske geratu ziren, guztira 170.000 euroko fiantzak ordainduta. 2007ko urriaren 30tik abenduaren 4ra bitarte, 26 gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak. 2008ko azaroan, hemezortzi auzipetu egin zituzten Segiko kide izatearen akusaziopean. 2009an, baldintzapeko askatasunean aske geratu ziren, guztira 170.000 euroko fiantzak ordainduta.
2010eko ekaina eta uztaila bitartean, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituak izan ziren. Hamabost kondenatuak izan ziren sei urteko kartzela zigorrera. 2011ko urrian, Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalaren epaia baliogabetu zuen, eta epai berri bat egitea agindu zion, defentsaren argumentazioa kontutan hartu ez zuelako. Hilabete beranduago ordea, Auzitegi Nazionalak berriz ere hamabost gazteak zigortu zituen. Helegitea aurkeztu zuten, eta aurtengo otsailaren 13an berrikusi zuen auzia Auzitegi Gorenak. Gaur eman du epaia.
Herritarren babesa jaso dute gazte auzipetuek azken asteetan. Martxoaren 9an, milaka lagun batu ziren Donostian gazteei sostengua adierazteko. Gainera, ostegunero elkarretaratzeak egin dituzte Artzain Onaren plazan.Donostiako EAJk eta Bilduk ere hamabost gazte auzipetuak errugabetzeko eskatu zuten.
Seina urteko espetxe zigorra berretsi du auzitegiak. Beste zazpiak absolbitu egin ditu.
Espainiako Auzitegi Gorenak Donostiako hamabost gazte auzipetuetatik zortzi zigortu ditu. Imanol Vicente, Nahikari Otaegi, Ekaitz Ezkerra, Aitor Olaizola, Adur Fernandez, Oier Lorente, Mikel Arretxe eta Egoi Alberdiri ezarritako zigorra berretsi du. Beste zazpiak, aldiz, absolbitu egin ditu: Ekaitz Ibero, Igor Alvarez, Urko Pikaza, Asier Mariezkurrena, Unai Perez, Pello Lamarca eta Beñat Apalategi.
Agerraldi bat egingo dute bihar eguerdian, Donostiako Bulebarrean.