Ertzaintzak lau pertsona inputatu ditu indarkeria goratzea leporatuta
Donostian euskal presoen argazkiak erakusteagatik lau pertsona inputatu ditu Ertzaintzak, indarkeria goratzea leporatuta. Segurtasun sailak jakitera eman duenaren arabera, larunbat eguerdian, Bretxan, presoen eskubideen aldeko elkarretaratze bat egin zuten. Presoen hainbat argazki eta kartel erakutsi zituzten bertan. Ertzaintzak kartel horiek kendu, eta lau pertsona identifikatu ondoren, inputatu egin ditu.

